Leagi dorretxea
Leagi dorretxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Mendexa |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Leagi dorretxea (jatorriz Leaegi[1]) Mendexan kokatutako XVI. mendeko jauregia da.[2]
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dorretxea Leagi auzoan kokatua dago.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxea XVI. mendekoa da,[3] XVII. mendean moldatua jauregi barroko erara.[4]
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikinaren egitura orokorra errenazentista da, baina baoen sistema barrokoa da.[4]
Eraikinaren oina angeluzuzena da, eta kubo kamuts forman eraikia dago. Hormak harlangaitzezkoak dira, eta baoak, ertzak eta aurre aldearen zati handi bat harlanduzkoa. Estalkia lau isurikoa da.[4]
Fatxada nagusiko bao guztiek harrizko leihoburu zuzena dute. Ate nagusiaren alde banatan bi leiho borobil ditu. Goiko solairu biek launa leiho dituzte fatxada nagusi honetara, leiho-barren landuekin. Lehen solairuko erdiko leiho biek leihoburu bakarra dute, eta haren azpian armarri bat:[4] Leagi familiarena da, eta bertan luma eta molorrikaz orlatutako kaskoa eta behealdean ume edo aingerutxo bi, gorago laurdenetan banatutako armak ageri dira, lehenengoa eta laugarrena basurdea eta bigarrena eta hirugarrena zortzi muturreko izarra.[2]
Alboko fatxadetako baoek erregulartasun gutxiago dute, eta txikiagoak dira.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «LEAGI - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
- ↑ a b c «Mendexako Udala - Leagi Dorretxea» www.mendexa.net (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
- ↑ «Casa Torre Leagi - Landa Garapenerako Alkartea Lea Artibai - LGA» www.leaartibai.eu (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
- ↑ a b c d e «Patrimonio Artistico De Euskadi - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).